XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus'en indar-almena ikusita, bildurrez ta arduraz artega egozan amaika ikasleak poz-alaitu dira.

Jesus'ek gura ba'leu, jagiteko indar barik gudari danok antxe itxi ta iges egingo leuke.

Baña gaur iges egitea ez da egoki.

Aitak edontzi samin eta garratza damotso ta Jesus'ek oso osoan edan nai dau.

Lurrean illotz jausita egoan, gizataldekoak banan-banan jagiten dira.

Jaunak barriro itaun bardina egin eutsen eta erantzuna artu ebanian, diñotse: Esan dautzuet len be, Neu nazala.

Baña Nire billa ba'zabiltze, itxi onei joaten.

Bere burua eriotzarako opalduten dau, arerioen eskuetara Bere gogoz doa; baña Bere ikasleai kalterik ez egiteko agintzen dautse.

Igarlearen esana bete eban: Emon eustazuzan aretarikorik bat be ez dot Nik galdu.

Gero gudarien izkilluai ta ostantzeko gizonen soka lokarriai begiraturik, diñotse: Lapur billa lez, ezpata-makillakaz Ni eroatera etorri zarie.

Egunero jauretxean (eleiza-nagusian) zuekin izan nazanean, barriz, ez ninduzuen atzemon eta lotu.

Ointxe da, ostera, zuen eguna ta illunaldiaren indarra.